BCCCAP00000000000000000001309

BERTITZARANA ETA MALERREKAKO TRIKUHARRIAK 171 1. (Ekialde-egoaldekoa) 1,10 goi, 1,85 luze eta 1,05 lodi maximum, baina batez-beste 0,50 lurmailan. Ematen du "in situ" dagoela, eta zakar-zakarra da, bat ere landua izan ez den harria. Hareazkoa dela uste dugu. 2. (Mendebal-iparraldekoa) 0,85 goi, 1,85 luze eta 0,40 medium lurmailan. Bere tokian egon daiteke, baina barru– rantz makurturik. Zakarra hau ere, landu gabea eta hareaz– koa, ustez. 3. (Estalkia edo) 2,25 luze, 1,70 zabal eta 0,20 (?)/0,30 (?) lodi (ez genuen hartu lodia). Ez da lauza, eta lurrean luze-luze dago. Pudinga da. !Norantz begira: Uste dugunez, 65 graduetarantz dago begira. Hau esateko, 1. lauza edo harria hartzen dugu kontu– tan, honek 65 graduetarantz begiratzen bait du. !Harri mota: 1. eta 2. lauzak(!) hareazkoak lirateke, 3.a be– rriz pudinga; eta tumulukoak ere hareaharri, pudinga eta bes– teren bat. Inguru horietan ematen diren harriak dira. Noiz aurkitua: Ez dakigu noiz izan zen aurkitua, baina bai nork aurkitua den. Patxi Ripa eta Petete Sarobe, Iruneko mendizaleak, dira aurkitzaileak. Ripak Gure Mendiak izene– ko aldizkarian ematen du horren berri. Ez dakigu indusketarik egin denik. Datuak 1987.ean, urriaren 31.ean hartuak. Bibliografia: RIPA, Patxi: 1987. Un nuevo dolmen en Larrazabal. Gure Mendiak, 72. zenbakia. 48-49 orrialdeak. I / · , MENDAUR__.,..- ··• 900 1 ,i''•\'006 ' ~ •. \oo ., ~ TTER___ -·_ ~ 8 030 --. D ALA KAXKUA 500m. 2. deseinua. Ituren. B. ITUREN herriko lurretan GARATAMA: Trikuharria Non dagoen: (2. deseinua) Ituren-dik iparralderantz doan pista batetik gertu. Pista hori Aitzurra izeneko alderdira abiatzen da. Borda bat, Tellegi deitua, 150 graduetarantz, 100 bat metrotara. Bi ardiborda megalitoa baino gorago, 50 eta 100 bat metrotara. Ordeka txiki batean, iratzea ugari, eta belarra, eta ote bakanen bat. Haritz gazteak inguruan. Herria, 180 graduetarantz; Mendaurko Trintatea, 345°-tarantz. Ga– ratama du izena alderdi horrek. Goi: 250 metro itsasmailatik, gutxi gora behera. Koordinatuak: Lonj. 1° 58' 43", lat. 43° 07' 57". Sunbilla deitu mapa, 90. z. Nolakoa den: (2. irudia) Harri eta lurrezko tumuluak neu– rri hauek ditu: 7 bat metro diam. eta 0,30 bat goi. Ez dago zu– lorik mukuruan. Lauza bat erdian, "in situ" ematen duena: 0,30 goi maximum, 1,00 luze (agerian dagoen zatia) eta 0, 10/ 0,05 lodi. a•t >'' ' t t Zl]J,,,,lZlJb ----> 11 5° 0 2m. 2. irudia. Garatama. Begira: 115 graduetarantz. Harri mota: Hareazkoa, bertan ematen dena. Noiz aurkitua: 1987. urtean, maiatzaren bederatzian. Esanak esanik gelditzen direla, hala ere badugu dudatxo bat egiazki trikuharria ote den ala ez. Indusketarik ez dugu eza– gutzen. Datuak hartu egun horretan bertan. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen. EPEINTZAKO-KAXKUA: Trikuharria. Non dagoen: Garatama izeneko trikuharritik gora goaze– la, lehen aipatu dugun pistatik iparralderantz, bi munoren ar– tetik egingo dugu gure bidea. Eskuin aldera dagoen munoa– ren gainean, pista 100 bat metrotara doala mendebaletik. Ha– ritzak, iratzea, ote bakanen bat eta belarra. Ituren 185°-ta– rantz; eliza, 225°; Mendaurko Trintatea 340°; Arrutala tri– kuharria ere 340°-tarantz. Munoaren izena Epeintzako-Kax– kua da. Goi: 340 bat metro (342 m. munoak). Koordinatuak: Lonj. 1° 58' 54", lat. 43° 08' 15". Sunbilla, 90. z. Nolakoa den: (3. irudia) Tumuluak 8 bat m. diam. eta 0,50 goi maximum: lur eta harrizkoa. Mukuruaren erdia apalago– xea, eta ganbara izan zitekeena bi (?) bat metro luze eta 0,90 (?) zabal. Harri bat "in situ", pixka bat barrurantz makurturik, buruko edo sarrerakoa izan daitekeena, neurri hauekin: 0,40 goi maximum, 0,90 luze lurmailan eta 0, 15 lodi me– dium.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz