BCCCAP00000000000000000001309

170 FRANCISCO ONDARRA Behin baino gehiagotan ibili ondoren Bidasoa-Berroa– ran izeneko oihan eta mendietan eta horien ingurukoetan, bi– latzen genuenik aurkitu gabe, joan ginen 1987. urteko udabe– rrian Iturengo lurretara. Hemen uzta hobea izan genuen eta bost bat trikuharri aurkitu genitt,ien. Horrela Iturengo udale– rrian badira sei dolmen, lehend1~ argitaratua bait dago Bai– kuntzeko-Etxola izenekoa, Aur)litz auzotik gora Mendaur aldean dagoen aintzirara daraman pistaren ondoan ageri dena. Lehen aipatutako urte horren bukaeran egin genuen topo Bertitz Jaurerrian dagoen Suspfru-rekin. 1985. urtean ikusi genuen Amaburu lehenbiziko aldiz, baina beraren jatortasu– naz genituen dudengatik ez genuen daturik hartu 1987. urtea arte. Inguru hauetan ezagunak dira beste trihuharri hauek: Miate, Mallurketa eta Otaltzu. Urrengo urtean, 1988.ean, Bertitz Jaurerria arakatu ge– nuen, Artola trikuharria aurkitzen genuela. Bigarren bat ere kausitu genuen, Aiansoro bataiatu duguna. Azkeneko honi buruz, Markesenea izeneko bordako maisterrak Afnsoroko– Borda izena eman zigun. Baina gero, oroiturik bazegoela izen bereko beste borda bat hirugarren kilometroan (Treskoan esan zuen berak), gurea Afnsoroko Gafiekoborda dela erantsi zuen. Bestalde, Bertitz bisitatzera doanari ematen zaion mapa antzeko batean Aiansoro ikusten dugu inguru horietan, eta Regata de Aiansoro. Datu guzti horiek haus– nartu ondoren, Aiansoro hautatu dugu megalitoaren izen– tzat. Koordinatuetan ematen ditugun luze edo lonjituteak Ma– drilgo meridianoari dagozkionak dira, ekialdekoak. Eta koor– dinatuak aurkitzeko, Institute Geografico y Catastral-ek egindako mapak erabiltzen ditugu, 1:50.000 neurri edo eska– lakoak. Monumentua norantz begira dagoen erabakitzeko, ipar magnetikoa hartzun dugu oinarritzat. Bukatzeko eta azkenik, trikuharri bakoitzaren non noiz eta nolakoak idatzirik genituela, ikusten dugu ia guzti horien berri labur-labur bat ematen dela Gorosti aldizkarian: zer den, nola duen izena, noiz eta nork aurkitua den. Suspfru aur– kezten denean, berriz, hau esaten da, besteak beste: "fecha Enero 1986. Localizado por Luis Pena Santiago". Guk lehe– nengoz ikusi genuenean, ez genuen horren berririk, eta man– tentzen dugu idatzirik geneukana. Ez dolmen horren ez beste trikuharrien bibliografia dugu aldatzen. Beraz, "Bibliografia: Ez dugu ezagutzen" lehen bezala uzten dugu. Jakitera ematen ditugun oroitarrien izenak hauek dira: A. Saldisan Palio B. Iturenen Garatama Epeintzako-Kaxkua Arrutala Aitzurra Erdiko-Xenda C. Bertitzaranan Amaburu Suspfru Artola Aiansoro A. SALDISA herriko lurretan PALLO: Trikuharria. Non dagoen: (1. deseinua) Saldisa-ko lurretan dagoela uste dugu. Saldisa eta Labain arteko 7. mugarria 7 bat me- .,, -1- .. -1' , BEINZ A·CA \" ~ "' " .\" K .,. -1- .,. + 0 2Km 1. deseinua. Saldisa/Saldias. trotara ganbaratik. Beintza-Labain ikusten da. 709 metro– dun gaina 210 graduetarantz, 350 bat metrotara dago. Gain horretatik datorren bizkar batean, iratze ederrek estalia. Kas– korako bidean belardi bat, eta honen eskuin aldetik harizti txi– ki bat. Goi: 680 bat metro itsasmailatik. Koordinatuak: Lonjitutea 1° 55' 13", latitutea 43° 05' 30" Sunbilla izena duen mapan, 90. zenbakidunean. ' Nolakoa den: (1. irudia) Tumulu baten erdian hiru harri edo lauza zakar ageri dira. Belar txikiak gordetzen tumulua, eta haren azpitik harri txikiak azaltzen: hareaharri, pudinga etab. Inguru osoan iratzedia, baina tumuluan iratze eta ilar ba– kanen bat bakarrik eta arantza bat. Beraren neurriak hauek dira: 11 bat metro diametruak eta 0,30 goi. Ganbara berriz ho– nelakoa zitekeen izan: metro 1 eta gehiago goi, 1,70 edo luze, eta 0,33-tik 0,75-eraino zabal. Lauzen goi-luze-lodiak hauek dira: 0 2m. 1. irudia. Palio.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz