BCCCAP00000000000000000001309
178 FRANCISCO ONDARRA dusketarik. Hemendik iparralderantz 65 bat metrotara tumulu bat izan liteke. Hori ere Bertitz Jaurerrian. Bibliografia: Real Academia de la Historia. Diccionario Geografico-Hist6rico de Espana. Secci6n 1, Tomo 1, MA– DRID MDCCCII. (Cf. 171-172. orrialdeak). ARTOLA: Trikuharria. Non dagoen: Bertitz Jaurerrian. Bost bat minutuko bi– dea Jaurerria eta Baztango mugako 33. mugarritik. Mugarri honen inguruan Artola izeneko ardiborda dago, Arraioz he– rrikoa, eta pixka bat gorago Xuntoin-Borda ageri da, lehengo denboretan Jubintoren-Borda zena. Aldapatxoan kokatua, ordeka txiki bat ondoan duela, eta ur-xirripa bat trikuharriaren parean suntsitzen dena. Gorosti bat 40 metrotara 100 gra– duetarantz. Pagadian dago, haritzik ere altxatzen dela tumu– luan bertan. Bide zahar bat pixka bat beherago, Kisuharrieta ondoko lepotik datorrena eta Plaza-Xelai alderdira eramaten zuena, errekak enborrez egindako zubiren bidez igarotzen zi– tuztela. Orbela eta goroldioa jaun eta jabe lur eta harrietan. Biderik errazena, Xuntoin-Bordatik beherakoa, belardi berrietan barrena. Borda horretara ailegatzeko, hartu Aska– petik Otsondorako errepidea. Legate 90 graduetarantz ageri da eta Kisuharrieta ondoko lepoa, 240 graduetarantz. Goi: 390 bat m. itsasmailatik. Koordinatuak: 2° 06' 10", lat. 43° 10' 27", Bidasoko Bera, 65 . z. Nolakoa den: (9. irudia) Tumulua 8 bat m. diam. eta 1,80 goi maximum da, askoz apalagoa egoaldetik. Harrizkoa da eta bertan, baina ez beraren erd ian, ganbara ikusten da: 0,80 bat goi, 0,65 zabal lurmailan eta luzea ezin esan. Tumuluaren ertzetik hurbil hasten da ganbara. Tumuluaren erdian, eta ganbara ukitzen duela, haritz haundi bat, 2,20 metroko gerria duena; beste bi haritz tumuluaren bazterrean, iharturik. Bost lauza edo lauza puska beraren gainean, neurri hauekin: 1. (Iparraldekoa) 0,65 goi, 2,00 luze (ageri dena) eta 0,35 lodi maximum. Bere tokian, eta zati bat tumulu pean estalirik. 2. (Ekialdekoa) 0,80 goi, 0,55 luze eta 0, 10 lodi. Bere to– kian. 10. Artola 300°-tatik. 9. irud ia. Artola. 0 1 80° 2 3 4 5 6m. 1111 lili 1 3. (Egoaldekoa) 0,75 goi maximum, 2,00 luze (ageri dena) eta 0,05/0,20 lod i. Bere tokian, "in situ ", dago eta puska bat tumulu pean estalirik. 4. (Estalki puska) 1,85 luze med ium, 1,20 zabal maxi– mum, 1,00 zabal minimum eta 0,30/0,40 lodi. Etzan ik tumu– luaren gainean eta hortik kanpora ere. Urrengoaren puska bat da. 5. (Estalki puska) 1,20 luze maximum, 1,10 zabal maxi– mum eta 0,30/0,40 lodi. Ganbararen gainean, eta bere tokian egon liteke. Begira: 80 graduetarantz, Legate mendiaren gail urre– rantz. Harri mota: Bertako hareazkoa. Noiz aurkitua: 1.988. urtean, martxoaren 25.ean. Datuak hartu apirilaren 2.ean. Ez dugu indusketarik ezagutzen. Bibliografia: Ez dugu ezagutzen.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz