BCCCAP00000000000000000001233

Danok dakigun gauza da, nola dabiltzan, alkarren artean, judutarrak ta arabiarrak. Alkarrekiko gorro– toz sumindurik ta suturik; ta guda egiteko beti gertu. Baina zergatik ta noiztik. .. ? Duela orainik ogei ur– te baino gutxiago, "Palestina" deritzaion eskualdea Arabitarrei kendu ta juduei eman zietelako, Ingla– terra'k ta, bereziki, Leterri Batuek ola erabaki-ta. Ta juduek, orduan, ain lei-leiaz nai zuten euren leterria eraldu zuten : "Israel" leterria, "Palestina" zanari izen ori ipiniz ofizialki. Orduezkeroztik, Arabe-leterriak eztira paketzen, berriz eskura nai lukete "Palestina" alderria ; ta an– dik judutarrak bota ; ta eurek artu berriz ere. Beti oi dago, orregatik, judutarren ta arabiarren arteko guda– ren arriskua. Orra ba Batzarrera ekarri zutenean judutarren ara– zo ori, bereala Arabe-leterrietatik etorri patriarkak ta gotzaiak yeiki ; ta esti eragin nai zioten ekai orreri. Alperrikakoak izan ziran "Bea" kardenalaren iz– pideak, bata bestearen ondoan adiarazi izan zituanak. * 23-garren Yon'en naia izan zala, Batzarrean yar~ dutea arazo orretaz. * Eliz-Batzarrak, arazo orreri, erlijio aldetik bakarrik begiratzen ziola; ta inolaz ere ez, politika aldetik. * Arabitarren Buruzagiekin itz egina zala ber-bera ; ta ola argi-argi azaldu ziela. * Eliza etzala sartzen, arabiarrak ta judutarrak, bien artean, zuten auzian. Erlijioari bakarrik begiratzen zio– la, ez ordea politikari. 91

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz