BCCCAP00000000000000000001233
erriaren batzarra" zalako itxura, ematen zioten Batza– rrari. Lana ere egin zuten ta ez gutxi gero, batez ere, laiko-apostolutzako Batzordean. Eta gotzai-yardunei ere iritzi ta aolkuak yakitera ematen zizkien. Eta bigarren Aldi onen amaieran, berba ere egin zuten bi laikoek, bat Jean Guitton yauna izan zala. Eta azkenean, 6-garren Paul'ek berean artu zituanean, lendabizi zorionak eman; eta gero, besteak beste, auxe esan zien: "orain arte "Entzuleak" (auditores) izan zerate; emendik aurrera "Esalariak" (locutores) izango zerate" (1). 5. Santutasuna Elizan Liburu onen 34-garren orrialdean ageri dan be– zela, ekai au Elizaz'ko gaiaren boskarren burua da. Asieran egindako ikasgaietan etzegoan sartu-ta, Eli– zari buruzko erabakigai nagusienak bakarrik zeudela– ko, esate baterako : gotzai-batzarkidegoa, laikoen mai– lla ta eginbidea, t. a. Geroago sartu zuten. Eliza arakatuz ta ikasiz zioaz– ten bezela, gaia ere zabalduz yoan zitzaien. Eta "sinis– ten dot Eliza bakar, santu... " Kredoan esaten <lanez, zera ori ere aztertzea bearrezkoa zala, iruditu zitzaien. (1) Id ibid., 114 orr. 79
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz