BCCCAP00000000000000000001233

ezingma. Beraz, erriaren utsik ezingintza eliz-jerarkiaren utsik ezingintzatik oi dator, ondorioa kausatik etorri oi dan bezela (1). z) Orobat txostenean berean irakasten da, Gogo Deunak, kristaudiaren asierako garaietan bezela, oraingoetan ere si– nistunei "karismak" (2) ematen dizkiela. "Karismen" garaia, ordea, zearo igaroa dago aintzine– aintzinetik. Apostoluen ta onein ondorengo lehen mende– tan bakarrik izan baitziran alako "karismak". Gaurko egu– nean ezta, ordea, olakorik. Kardenalaren berba oneik entzutean, Aba batek baino geiagok illundu zuten bekokia. Baziran orain arte uste zutenak, laikoak Elizan bigarren maillakoak dirala; ta obeditzen egon bear dutela beti. Ta uste ori dutenen ordezkari bezela solas egiten zuala, ema– ten zuan kardenalak. Ta are gutxiago eder izan zitzaien Batzarreko laiko "Entzuleai" (3). Ta geroago ere, egunkaridazleakin izketan egon zalarik, esandakoa zuritu ta bigundu ordez, belztu ta gogortu egin zuan, argi-argi esanaz, bera ta bere mai– llakoak dirala gudal-buruak Elizan, laikoak berriz (1) "La Croix" 20, 21 octobre 1963. (2) Karisma: grekerazko elea da, "eskarra" edo "grazia" esan nai duana. Emen Gogo Deunaren "doaiak" adiarazi nai ditu, esate baterako izkuntzen yakite arrigarria, gaxoen sendatze mi– rarizkoa, t. a. (3) "Entzuleak" zer ziran yakiteko, irakurri liburu onen 78 ta 79 or rialdeak. 70

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz