BCCCAP00000000000000000001233
Ordutik ezta ezer arkitzen Konstantza'ko (1415) ta Trento'ko (1545-1563) Batzarretaraino. Eta bi Batzar orreik etzuten gauza aundirik esan ekai ortaz. Gezur-erreformak (1) laikoei buruz esaten zuana, etzala bearrezko gauza (2). Olako zerbait ta besterik ez (3). Gezur-erreforma hura ezkeroztik, au da badirala lau eunki ezkeroz, erria zai ta begira egon izan da urteak eta urteak, Elizak noizpait, aundian ta ospez, laikoen eginbidea ta mailla azalduko dualakoan. Baina 11-grrn ta 12-grrn Pio Aita Santu biek eto– rri arte, etzan aurrerapenik egin. Bi Aita Santu orreik izan ziran lenenak, argi ta garbi yakitera ematen lai– koen zerutikako yainkotiar deia; ba argi-argi esan zuten, laikoek esku sartu bearra dutela Eliz-jerarkiaren apostolutza-lanetan. Azken garai oneitan izan dira urtziztilariak (4), batez ere frantzesak, gogaiera eder-ederrak idatzi di– tuztenak ortaz ; ta oso ondo gero. Eta orain, "IIgarren Batikano" Batzarra etorri da, laikadoari izugarrizko garrantzia ematen. Beraz, orain Hebreotarren aitzindari izan ziran Moises ta Aaron ere, "le– bitarrak" ziran, "Lebi" baldernakoak alegia. Geroago, Yerusalem'engo Txadon aundia eraiki zutenean ere, "lebitar" yendeak ziran Txadon artako kutxategi ta kutxa deuna– ren ardura zutenak. Eta kristaudia asi ondorean, Elizen serbi– tzuan zeudenai, ortik etorri zitzaien "lebitak" edo" lebitarrak" izenaz deituak izatea. (1) Gezur-erreforma: falsa Reforma, "Ja fausse Reforme". (2) "La Croix" 20, 21 octobre 1963. (3) "La Croix", aurreko zenbaki berdinean. (4) Urtziztilari: teologolari. Urtzi= Theos = Yainko. 68
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz