BCCCAP00000000000000000001233

A. Alde batez, lau Zuzendariek, inortxori ere ezer esan gabe, aurkeztu zituztelako. Ez Batzar-mai– burutzari, ezta ere Batzar-zadorlaritzari, ezertxo ere esan gabe. Ta oneik biok euren aserrea ta naieza, argi– argi, agertu zuten, ala egitea Batzar-arauen aurka egitea zala-ta. B. Beste aldez, Teoloji-batzordeak ere zarataka oiuztatzen zuan, "bost galdera" orreik etzirala bear dan bidetik igaro; ta etzeudela, gainera, bear beze– lako itzetan idukiak ta adiaraziak, t. a. Amabost egunez ibilli izan ziran, korapilloa ezin askatuz ... Eta Aita Santuagana ere yo omen zuten batzuek ta bestetzuek... Baina Aita Santuak etzuan eskurik sartu nai izan eztabaidan ta etiketan, alde bietako yendeok, berdin– ki, bereak ziraiako ; eta etzuelako batzuen edo bes– tetzuen alde agertzea nai. Orrela amabost egunez geldi ta eskatiman, ezin yoanez aitzinera ... ! ! Eta bitartean, egunkariek, sutan bezela, bizi-bizi zetozen, bear zan baino geiago esaten ta esaten. Lau "Zuzendariek" euren lekua utzi bear izango zu– tela, idazteraino ere iritxi ziran ... Baifia azkenez konpondu ziran. Eta amaitu zituzten eliz-jerarkiari buruzko zezioak ta izkaldiak. .. Amaitu, bai; orduan amaitu. Baifia gero ere, go– tzai-batzarkidegoaren liskarra, maiz-maiz agertuko da, berriz ere uraren gainean, batzuei ta bestetzuei atxi– mur ta min egingo diela hiotzean. 64

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz