BCCCAP00000000000000000001233

7. Bost galderak Batzarraren lenengo Aldian, liturjiaren eztabaidak amaituz zioaztelarik, Abai iritzia eskatu zien bezela, li– turjiari buruz zer ta nolako yoera zuten agertzeko; ola, orain ere, bigarren Aldian, Eliz-gurasoai "bost galdera" aurrera zizkien, zer ta nolako aburua zuten yakiteko, gutxi gora heintzat. "Bost Galdera" orreitan idukiak zeuden, besteak beste, bi ekai garrantzi-garrantzidun oneik: bata, go– tzai-batzarkidegoa ; ta bestea, diakonoak berriztatzea, "Orden" sakramentuko mailla berezi-betikoa bezela, egoki ta on izango <lan ala ez. Ona, emen "Bost Galderok" : 1. Gotzaigoa, "Orden" deritzaion sakramentua– ren maillarik gorenena dala baieztuz gaia idaztea, eder al zaie Abai? 2. Gotzai oro, gotzaiekin ta onein buru dan Aita Santuarekin batasunean dagola, bide zuzenez saga– ratua dedinean, gotzai-batzarkidegoaren kide edo la– gun egiten dala esanaz gaia idaztea, eder al zaie Abai? 3. Gotzai-kopurua, Apostolu-kopuruaren oinorde– ko dala kristau-artaldearen irakaste, donetze ta zain– tze lanbidean; ta gainera, aginte osoa ta beregaine– koa daukala Eliz guztian, buru dan Aita Santuakin ba– turik dagonean ta inoiz ere ez hura gabe, aintzar ar– tuz gaia idaztea, eder al zaie Abai? (Inoiz ere ez hura gabe; au da buruak duan, dala artzai oroekiko, dala ardi oroekiko, lendakaritza ezertan ere ikutu gabe ta osotoro gorde-ta). 62

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz