BCCCAP00000000000000000001233
* Eta esaten da gaifiera, gure Yauna ere eman ahal izango dutela apaizik eztanean. Baifia Yauna artzeko, aurretik aitor– tu egin bear da; ta ortan diakonoak ezin dezakete ezer egin; ta, nai ta nai ez, mezadunak dira bearrezko (1). * Afrika'ko gotzaiek ere diakonoak berriztatzea gu– ra-gura zuten. Baifia oneik ere bi aldetan zatiturik zeu– den. Batzuek diakono ezkongabeak nai zituztelarik, besteak berriz ezkonduak nai zituzten. * Asia, Txina-Formosa'ko (2) gongotzai ta, era ba- (1) Kontu, irakurle; goizoi onek onela itz egitean, zati luzee– tan apaizik ikusi gabe bizi oi diran kristauetaz ziarduala. lllabe– teak eta urteak ere bai, apaizik, bein ere, ikusi gaberik, guk emen uste degun baino munduko leku geigotan egon oi dagoz orrela. (2) "Formosa", ugarte eder bat da, eleak berak adiarazten di– gun bezela, Txina'ren menpean dagona ta amabi milloi lagun baino geixeago dituana. Ipar-Amerika'k bere gudu-itxas-ontziz etzion utzi "Mao-tze-tong"– eri, ugarte ederrera sartzen. Ta an dago "Triang-kai-xek" bere go– bernuakin ta gudaritalde aundiakin, noizpeinka-noizpeinka "las– ter ugartetik legarrera salto (*) egin gogo duala" esaten ta esaten; eta berriz ere, komunismoa zapaldurik, Txina'z yabetuko dala, oiuztatzen. Baina "Mai-tze-tong"-en Txina'k lpar-Amerikakin guda– rik ezpadeza izaten, eztu "Txiang-kai-xek", inoiz ere noski, yauzi ori egingo. Ala ere, kondaira pizka bat gogora ekarriz, "Formosa" ugarte ederra, azkeneko mendetan, bai Errusi'ren menpean, bai Japon'– erenean, baita Txinarenean ere egon izan dala, esango del. Ta orain, azkeneko mundu guztiko gudu ondorean, Leterri Batuen Alkargoak "Txiang-kai-xek"-eren Txina'ri emana dago. Baina, lenagoko garaietan ta berez etzan inorena, bere gaine– koa baizik. Ta izketa ta legeak ta oiturak, t. a., ere, bereak zi– tuan. Lenagoetako garai areitako yendeketarik ere bada orainik euren berbetaz ta euren oitura ta ekanduekaz, t. a. Baina uri ta (*) Euskera garbian berba asko dira "salto" adiarazteko: "yau– zi", "yauzika", "yauzka" Naparroa'n, Lapurdi'n ta Zuberoa'n. Baita "ikoti", "akiti", "zapart" Bizkaian, t. a. t. a. Ta beste asko ere bai. 56
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz