BCCCAP00000000000000000001233
Baifia nola ... ? Diakono ezkonduak ala ezkonga– beak. .. ? Or zegoen koska, or untzea (1). - Ezkonduak oniritziz, asko ta asko bildur ziran, bein bidea ebakitzen asi ezkero, apaizetaraino ere yoango zala bide ori, erdian gelditu ezinez. Ta etzuten nai inolaz ere olakorik. Ta orregatik, ta ez bestegatik arein leia ta seta, diakonoak orain berriz egitearen aurkakoa. Ez, teolojiak edo gogoen zaintze-eginbideak ekarri ditzaken eragozpideakatik, ezpaitago, egon, alaka eragozpiderik teolojiaren ta beste animatar (2) edozein gaiaren aldetik. * Ego-Ameriketako gotzaietatik geienak, "diakono" ezkonduak nai zituzten ; eta gogo biziz gero. * Peru'ko "Landazuri" kardena! frantziskarra (3) 37 go– tzaien ta be-Ameriketako beste 58 gotzaien izenetan, dia– kono ezkonduen alde mintzatu zan. Arjentinako "Kemerer" gotzai yaunak, beste 25 gotzaien izenetan, sutsu ta gogor esan zuan : "Gogoen zaintze ta osasunari begira nai badezaiogu, diakonoak bearrezko ditu– gu. Eta ezkongabeak izatera beartu nai baditzagu, eztegu izango diakono-nahirik (4). Orregatik, Batzar-Abai otoizten (1) Ikusi 37-garren orrialdeko (1) oarkizuna. (2) Animatarra: moral, espiritual, "morale, spirituelle". ("Ori– xe". Omenaldi. Donostia, 1965, Altuna'tar Patxi A'ren ikaskizu– nean). (3) Eusko yatorrikoa da. Ebilli izan da bera ere Araba'ko erri batzuetatik ta, baita Bizkaiko' ko Galdakao-tik ere, orreitatik zi– rala bere aurrekoak-eta. (4) Diakono-nahi: candidato, pretendiente, aspirante a diacono, "candidat, pretendant, aspirant diacre". 54
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz