BCCCAP00000000000000000001233

Baina ez, egungo egunetan bezela, apaizgora igo– teko bidea ; betirako Elizari serbitzen mailla artan egotekoa baino (1). Baina geroago, urteak etorriz urteak yoanez, Sar– kaldeko Elizan ta onek kristautasuna zabaldu zuan eskualdetan, gutxika-gutxika itzali ta urtu zan. Ta ordutik geroz diakono izatea, apaizgora igoteko mailla bakarrik izan da. Ta orra orain, berriro berpiztea nai luketela aintzineko era hura. Ona nola dagoen itzez-itz diakonoen erabakigaia, "Eliz– jerarkia" buruaren azkenean: "Egungo egunean "diakono" izatea, apaizgora igoteko mailla bat besterik ez oi da. Baina leenago etzan orrela iza– ten, ez aldi orotan, ezta alde orotan ere. "Eta gaur ere, "diakonadutza" berriztatu bide diteke mai– lla berezi ta iraunkor bat bezela, gogoen zaintze-lanetarako ondo etorriko dala, Elizari irudituko zaionean : bai leku batzuetan, baita leku guztietan ere, ola uste izan eskero. Ta Eliz-zuzendariei dagokie erabakitzea, "diakonoak" ez– kongabeak izan bear duten ala ez". Azkeneko gogai au, ezkonduak ala ezkongabeak izatea, izugarrizko beaztopoa izan zan eztabaidetan aitzinera yoateko. (1) Yakiiia da, apaizgo maillara igo nai zutenak ere, diakono maillatik igaro bear zutela. Baina baziran betirako "diakono"" mai– lla orretan gelditzen ziranak. Ta oneik, beste aldez, ezkonduak izaten ziran kristaudi leen garai areitan. Ikaskizun onetan beti– rako diak:ono-maillan gelditu oi diranetaz ari gera. 52

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz