BCCCAP00000000000000000001233

loak entzun ziran ta irriparrak ikusi Gurasoen artean. Baina italiarrak, zur ta lur (1) gelditu ziran, euren arteko batek olakoak esaten zituala aditzean. 4. Apaizak Gotzaien laguntzailleak dira; ta onein agindupean, "Yainkoaren erria" zuzendu ta zaindu bearra dute. Ala ere, Eliz-Guraso batek baino geiagok onelako gogaiak adiarazi zituzten. Afrika-heian datzan Durban'go gongotzaiak: "la– nean ari diranean, apaizak ez oi dira gotzaien ordez– kari bezelakoak bakarrik; apaizgo-sakramentu bere– tik ere bai-datorkie lanbide areitako eskugoa ". Eta alemandar batek: "Elizaz'ko gaian irureun le– rro dira gotzaietaz diardutenak; 30 bakarrik apai– zetaz. Ala ere, oneik egin ta burutu oi dute gogoen zuzentze ta zaintze lana". Frantzes batek: "beste Batzar baten begira egon bear izango ote degu, apaizetaz ari izateko... ? Ta beti ere apaizak dira, lenengo lerroan oi dabiltzenak eliz-lanetan. Gure isil-egoteagatik, zalantzak ta kez– kak sortu oi dakizkieke, eurek egin oi duten lanaren balioaz ta onuraz, baita bearraz ere. "Eta gainera, auxe da beti eskatzen zaiena: "lan da lan yarduteko zintzo-zintzo, beren buruari uko egi– naz ta beren protxurik billatu gaberik ibilliz. (1) Zurta lur: quedarse estupefacto, "rester stupefat". 50

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz