BCCCAP00000000000000000001233

* "BidalienEginak", baita "Apostolu-idatziak" ize– na duten liburuak, baita leen garaietako kristau-kon– dairak ere, ori bera darakusgutela : esate baterako Judas'ek traizioa egin ta Jesus saldu ta berari zego– kion lekua utzi zuanean, Apostoluek, balsan, erabaki zutela nola bete aren utsunea. * Mendekoste yaietan ere, Apostoluak bateari atera zirala "plazara", Yerusalem'en zeuden yendeketai, "Berri-Ona" iragartzera ta azaltzera. * Eta batean artu zutela erabakia ere, "diakonoak" egiteko, "Berri-Onaren" zabalkunderako lankide be– zela. * Kristaudiaren leen garai areitan, gotzai berria sa– garatu oi zutenean, ingurumarietako gotzaiek ere esku artzen zutela gotzai berriaren sagaratzean. Ola aditze– ra emanaz, gotzai berri hura, "danen artean" gotzaien batzarkidegora sartzen zutela. Orra, nola ikusten dan gotzai-batzarkidegoa Kris– taudiaren leen garaietako edestian berean ere. * * * Batzarkidegoa nai eztutenak, Kristaudiaren leen al– dietako eliz-legedian argi eztagolako dala, diote. "Baina Elizak orain onartu dituan egia asko ere, ez– tira izan beti, orain bezin besteko argi ta zeazkiro sinistuak. Esate baterako, Andre-Mari'ren, soinez ta gogoz, zerura igatea. Eta berdin Aita Santuen lenda– karitia ere. 47

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz