BCCCAP00000000000000000001233

teko ere; au da, ez du arengandik ezer eskubiderik ar– tzen, berez baiditu eskubide guzti-guztiak. Beraz, teoloji berria asmatu bearra degu, Aita San– tuen lendakaritza ta gotzaien batzarkidegoa obeto al– kartu ta tajutuko duana. ("Siri" kardenalak). Baina "aitziko" orreik guztiek, geienetan ta oroen gaindik, izpide au erabilli oi zuten beti : '' gotzaien batzarkidegoa ontzat ar ezkero, Aita Santuen lendaka– ritzari iku.tu bezela ta zer edo zer kendu be:zela egi– ten zaiola". Aldekoak Gotzai-batzarkidegoa, Ebangeliotan ta "Bidalien Eginetan" ageri dala, zioten. * Jesuk:risto'k "Amabiak" aukeratu zituala. * "Amabiei", balsan zeudelarik, agertu ta irakatsi zizkiela bere isilpeko yakitekoak; baita balsan zeudela, eskugoak eman zizkiela irasi gogo zuan Elizarako ; bai– ta "Berri-Ona" zabaltzeko eginbidea ; eta baita ere, aldiaren azken garaietan, yendeak epaitzeko ·esku– bidea. * Jesukristo'k Bidaliei esan zien: "zoazte mundu guztira ta irakatsi... ". Solas orrein bitartez, eginbidea lepora ziela; ta, era batez, eskugoak ere bai, zeruti– kako lan hura, bear bezela, burutzeko. * Eta Apostolu arein, naiz eginbearrak naiz yainko– tiar eskubideak, arein oinordeko diran gotzaiei ere berdin-berdin etorri oi zaizkiela. 46

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz