BCCCAP00000000000000000001233
agudo ibilliko naiz zatiak eta zatiak, luzeak gero, alde bat, "penaz" utzi bear baditzat ere. Aitzikoak Kristo'k etzuala egin Apostoluen batzarkidegoa, ge– ro gotzaiak aren oinordekoak izateko asmoakin, esa– ten zuten. Egia badadi ere, zioten, Apostoluak, noizpait bal– san bizi ta balsan egin ta yokatu zutela, ala ere etzu– tela ezer egin, "II-garren Batikano'k" orain oniritzi nai duan bezelako batzarkidegoan. Pedro Bidalia dala, Kristo'k Elizari ipini zion oina– rri bakarra. Gainerako Apostoluak ere, Elizaren oina– rri izan ziraia esateko ta uste izateko, eztala garbita– sunik Idazti Deunetan" (" Ruffini" kardenalak). Beste batzuk, aitzikoak izanaz ere, etziran ain go– gorrak. Batzar onetik beretik argi ageri baida, zioten, gotzaiek badutela balsan edo batzarkidegoan yardu– teko eskugoa. Baina ortik atera nai bageneza, yarraitzen zuten, badala gotzai-batzarkidegoa, orduan argiago azaldu bear izango genuke : "nork ematen dion dalako ba– tzarkidego arreri anima ta izatea ; edo bestela, nor dan batzarkidego arren buru, argiago irakatsi bear izango genuke". Pedro gabe, bururik gabe alegia, ez diteke alako gotzai-batzarkidegorik izan. Beste alde, Pedrok ez du aren bearrik, ez izateko ta bizitzeko, ezta ekintzan eki- 45
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz