BCCCAP00000000000000000001233

oi dan sakramentuan, gotzaigoa dala maillarik gore– nena. "Orden" deritzaion sakramentuak iru mailla be– reziak dituala : irurak Yainkoagandik beragandik eto– rriak: diakonadutza, apaizgoa (mezadungoa) ta go– tzaigoa. Ta gotzaigoa dala, sakramentu oso arren sor– buru ta azkenburu (1). 3. Gotzaiak batean, Apostolu-kopururen (Apostolu– batzaren) (2) oinordeko dirala ta batzarkide– go bat egiten dutela. Erabakigai anetaz beraz, lenengo Aldian ere, luza– ro mintzo izan ziran (3) Abak. Orregatik, bigarren Aldiko leku onetan, arrazoi– nak ta izpideak azaldu, bai ; baina, arin xamar ibilli gogo det, katua txingarren gainetik bezela. Neri nerez ategin-atsegin litzaidake, gogai danak, zeatz-zeatz ekartzea, ori neretzako, gozoak aoan era– biltzea bezin eztitsu bailitzake. Baifia bildur naiz, li– burua luzeegi aterako zaidala. Ta orregatik, laster ta (1) "L'episcopat est la source et le sommet du sacrament de l'ordre" ("Orden" sakramentuaren sorburu ta azkenburu,, gotzai– goa da). (A. W. "V. II", 2-eme S., 54 orr., bealdean). (2) Apostolu-kopuru: colegio apost6lico, "college apostolique". Ikusi "23-garren Yon A. S. ta "II-garren B.", 173 orr., beko (2) oarkizunean. "Apostolu-Batza" ere berdin esan diteke, "batza" berba ori Bizkaian txit erabillia da-ta, oker ezpanadi. (3) "23-garren Yon A. S. ta "11-g=en B.", beste orrialdeen artean 185, 186, 187, 188 ta 189 orrialdeetan. 44

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz