BCCCAP00000000000000000001233
5. Berriz ere txirotasuna !(Oratzen Yakinkizun-maillan luzeegi ari izan zirala-ta, bizitzako eginkizun-maillara ere yetxi nai izan zuten Batzar-Abak. * Orretarako, Urrilaren 4-an, Asis'tar Prantzisko Deunaren yai-egunean, 23-garren Yon'en solas areik gogoratu zi– tuzten : "Eliza guztiena. da ; baina bereziki beartsuena ta ezeukiena" (1). * Frantzi'ko "Gerlier" kardena! entzute aundikoak gogoeta ori erabilli zuan. Bioz-hiotzez ta sutsu-sutsu mintzatu zan beartsuen Elizaz. * Beljika, Tournai'ko Himmer gotzai yaunak ere onela zion: "Gaur dalarik Asis'ko Prantzisko Deunaren yai-eguna, deun arrek txirotasuna, egin-eginean, irakatsi zigula, gogora bear degu". * Eta 6-garren Paul'ek, bigarren Aldiaren idekieran esan– dakoa ere, onelako zan: "Txiroak Elizakoak dira ebange– lio-eskubidez (2). Geroztik, Elizak arein serbitzuan ibilli bear du beste gauza oroen gainetik". * Eta Tarragona'ko gongotzai, "Arriba y Castro" kardena– lak: "Eztegu utzi bear komunismoaren kontu, ezeukiei ta beartsuei laguntzea. Elizak baditu bere irakasmenak ta bere arauak, gizarte-auziei bear bezelako erabakiak eskeintzeko.. Ba guri dagokigu orain, egiteetara eramatea egoki diran erabaki ta arau areik". * "Pildain" (3), euskaldun gotzai yaun argia, lenengo Al- (1) "23-garren Yon A. S. ta "Il-garren B.", 35 orr. (2) Ebangelioak eman oi dien eskubidez, alegia. (3) Egungo gazteai, bear bada, ondo etorriko al zaie auxe yakitea: Errepublika'ko aldi areitan, Pildain yauna, oraifiik Gaz– teiz'ko kanonigo zolarik, orduan egiten ziran auteskundeetan Gi– puzkoa'ko Ordezkari autatua izan zala, Madrillera yoateko. Ta adorez ta yakintasun aundiz ta ausardiz aldeztu oi zituala Eus– kalerria ta Euskalerriko izkuntza ta legeak, t. a. Madrillera oi ziran parlamentario guztietan, argienetarikoa, Yoseba Andoni Agirre Lekube'kin maltzo berdinean egoten zan. 40
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz