BCCCAP00000000000000000001233

"Lerkaro" kardenalaren berbaldia lau Zuzendarietariko bat zan; eta Batzarreko nortasu– nik argienetarikoa. Lenengo buruaz, au da "Elizaren izakeraz" ari izan zan. Aspaldietako "kristau-ikaspideak" Elizaren "gorputzaz ta animaz" ziardutela, esan zuan. Elizaren "anima", egiazko izate bat dala; baifi.a ikusi ezin ditekena. Ta orixe dala ain zuzen ere, orain esan oi degun Elizaren "gorputz mistikua". Elizaren "gorputza" berriz, arpegiko begiz ikusi oi degun Eliza dala, bai orain arteko kondairan izan dana, baita egun– go lurbira-barneko zabaleran dagoana. Onetan dagoela korapilloa: begiz ikusten dan eliz-gor– putz au eta begiz ikusten eztan "gorputz mistiku" edo "anima" hura, berdinak ote diran ala ez. Gaurko izatearen ta igarotako kondairaren aldetik begiratu ezkero, ezberdin izan ditezkela, esan zuan. Baifi.a aldiak amaituak izango diranean, orduan oso-osoan berdinduak izango dirala : ikusten dana ta orain ikusten ez– tan "gorputz mistikua ". "Nortzuk, ordea, egin oi dhte Elizaren "gorputz misti– kua"? Bataiaturik dauden guztiak. "Gorputz mistikuaren" atal izateko, bataioko sakramentua dala bidea. "Iritzi au eztala oraingo berrikeri bat, gure Anai al– denduai atsegin egitearren ta areik guregana ekartzearren, orain berriki asmatu bide deguna. Aspaldietako dala, ordea. Bataioko sakramentuak egiten duala bataiatua, Elizaren la– gun, atal ta kide. "Eta ez erejiak, ezta zismak, ezta apostasiak ere ezteza– ketela ezabatu bataioko sakramentuaren ezaugarria, ezta ere autsi bataio bidez sortzen dan atxikidura, bataiatuaren ta Kristo'ren artean" (1). ~) "La Croix", 4 octobre 1963. 38

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz