BCCCAP00000000000000000001233

Kristo'k Eliza Pedro'gan ta Apostoluengan yaso zuala, adia– razi zuan. Ain zuzen ere, auxe zan auzirik garrantzitsuena buru onetan. "Danak diote, Kristo'k Eliza Pedro'gan irasi zuala. Onc:o dago ; ola da", zion holandar kardenalak. Baina untzea (1) eztago orretan, beste arako artan baino : "ea Apostoluak ere ez ote <liran, Pedro'rekin batez, Elizaren oinarri... "Eta ala izatekotan, nola diran izan. Eta ustekizun au nola datorken batera, aurretxoan adiarazi degun oinarri baka– rraren irakatsiakin ... ? "Auzi zailla, zion kardenalak, berez ikusten dan bezela. Egia orretan bai-datza (2) gotzai-batzarkidegoaren sustraia bera. Beti ere, buru osoa aztertu ta ikasi ta autarkitu arte, ezin dezakegu azken erabakirik artu. "Ala ere, ondo datoz emen Apokalisis'ko berba areik, "Eliza, au da Jerusalem berria, amabi atedun uria dala. Ta ate arein gainean, amabi Bidalien izenak daudela idatzi-ta (Ap., 21, 12)." "Geiago ere esan diteke orainik, Paulo Bidaliak Efesota– rrei egin eskutitzetik artu-ta: "Eliza, Apostoluak oinarri be– zela ipini-ta, onein gainean goratua izan zan" (Ad Ef. 2, 20). "Eta liturjiaren azturetatik ere ori bera ageri da: txa– don (3) bat sagara oi dutenean, amabi gurutze tinkotzen di– tuzte aren barneko ormetan. Orra amabi gurutzeok, amabi Bidalien irudi dira; ta amabi Bidaliek, Elizaren oinarri di– rala, dirakusgute ". Onaino "Alfrink" holandar kardenalak. (1) Onela esan oi da Bizkaian. Gipuzkoan berriz "koska" esan oi dute, gogaiera ori bera adiarazteko. (2) Datza "etzan" aditzetik): l=yace; 2=consiste, "l=il git; 2 = il consiste". (3) Txadon (etxe deun): casa santa, templo santo, "maison sain– te, temple saini". 37

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz