BCCCAP00000000000000000001233

4. Gidariak euren yokera agertzen Elizari buruzko zezioak asi ta bigarren Bilkura na– gusian bertan itz egin zuan Ruffini kardenalak. Esan ote diteke, itanduten zuan, Eliza sakramentu bat dala, sakramentuak zazpi besterik eztirala, orain arte beti irakatsi degun ezkero ... ? Eliza sakramentua dala, esaten asi zana, Georges Tyrell izan zan. Ta ain zuzen ere, orixe da izan "modernistaen" burua. Zer esango ote "Jainkoaren ertiak", ori entzutean... ? "Zer dala-ta esan bear degu ere, Kristo'k Eliza Pedro'- gan ta beste Apostoluengan iiasi zuala ... ?, gaineratu zuan. Kristo'k Pedro'ri bakarrik esan baizion ordea: "zu zera Pedro (arkaitza); ta arkaitz onen gainean goratuko det nik ene Eliza... "Pedro'ri bakarrik onela mintzatu zitzaiola, zergatik guk beste Apostoluak ere Elizaren oinarri dirala, esan bear de– gu... ? "Gaiak, garbitasun bezela, ateratzen dituan Idazti Deu– nen esariak ere, berriz aztertu bear dirala, zion. Ta zeaz– kiro ta bakoizka aztertu, ba zentzu zabalegian ekarriak dau– dela askotan, ez ordea areik duten zentzu xe-xe ta egi-egiaz– koan. Eta tinko esan zuan: "Eliza osotasun ta bikaintasun oroz oroiturik dagola, dakigun bezela yakin ezkero, ezin etsiz be– zela arkitzen naiz, askok orain oi dakarzkiten Elizari buruzko zenbait berrikerien aitzinean". "Alfrink" kardenalak Ostean, Holanda'ko "Alfrink" kardenalak berba egin zuan. Ruffini kardenalari erantzuten zion. Kristo'k Eliza Pedro'gan bakarrik eraiki zualako gogai arreri yardetsiz, 36

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz