BCCCAP00000000000000000001233

Bost buru ditu : Lenengo, Elizaren izakera, au da Elizaren ezku- tapena. Bigarren, "Yainkoaren erria"; au ere gaindikiro. Irugarren, Elizaren jerarkia. Laugarren, Elizako "laikoak" ; au bereziki. Boskarren, santu izateko deia Elizan. * * * "Frings", "Siri" ta "Rufini" kardenalak, beste ba– tzuen artean, gain-begiratu bat eman zioten gai oso– ari. Eta lau Zuzendariek, aien eztabaidak ta izpideak en– tzun ondorean, Batzarrari itandu zioten, gaia zetorren bezela oinarritzat arturik, zatika-zatika arakatzen as– tea ondo zeritzaion ala ez. Baietz erantzun zuan. 3. Elizaren izakera; edo Elizaren ezkutapena Gaiaren lenengo burua, "Elizaren ezkutapena" edo Elizaren izakera da. Lau egunez yardun ziran azter– ketan. Eliza, Kristo'ren "gorputz mistikoa" dala zioten, geroago bein baino geiagotan agertuko zaigun be– zela. Irukoitz txit Deunaren bigarren lagunak (1), mun- (1) Lagun: persona, individuo, "personne, individu". 34

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz