BCCCAP00000000000000000001233

bideari lotuak, eskuz-esku, demendren (1) hedoi illu– nik ez, begi urdin argietan ... " (2). Gero Bea kardenalak irakurri zuan, Aita Santuak, 1054-gnko gertakizunei buruz, egindako ezkutitz la– burra. Antxe zegoan ere Konstantinopla'ko patriarka dan Atenagoras'ek bialitako ordezkari Meliton, Helio– polis'ko metropolita. Oneri eskura zion Aita Santuak bere "idatzi laburra ". Orduan, Meliton metropolitak Aita Santuaren atza– marretako (3) erastunean muin egin nai izan zion. Baina 6-garren Paul'ek etzion utzi. Eta bi aldiz be– sarkatu zuan ordea, txalo zaratatsu-zaratatsuak en– tzuten ziraia, bitartean, basilikaren bazter orotan. Aita Santuak oiukatu zituan : "erlijio-askatasun"- aren azalmena, "Eliza ta gaurko mundua'ren Kosti– tuzioa" (13-garren gaia) eta bi erabaki : "Eliza Mi– xiolari" ta "Apaizen eginbidea ta biziera". Gero elizkizunean, barkamena eskatu zioten Yain– koari gotzaiek, Batzarreko eztabaidetan egin bide di– tuzten alkarrekiko ogen ta bidegabekeriakatik. Gero Aita Santuak yarraitu zuan, guztien izenean egin otoitz berezian : "Gure kontzientzia bildur dala– ko, oarkabez utsaldien bat edo errakuntzen bat egin ote degun, edo lasterregi ibilli-naiak, noizpait bear badadi, zuzenbidetik aldendu ote gaitun, guk erregu- (1) Bat ere ez. (2) Baiona'ko "Herria'"n, 809 zenbakian, 3 fevrier 1966, 1-ene– go orr. (3) Atzamar: Bizkaian erabiltzen da: dedo, "doigt". 329

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz