BCCCAP00000000000000000001233
kristau diranak zaindu ta zuzendu bear dituala adia– rezten digun artzain-makilla. Eta bereala irakurri izan dute, Eliza katolikuak ta Konstantinopla'ko patriarka– duak, biek batean, egindako azalmena. 1054-an, dirala orain bederatzireun urte baifio gei– xeago, aserreak eta aserreak izan zituztelarik biek al– karren artean, Erroma'ko Aita Santuaren Ordezkari, Moienmoutier'eko Hunbert'ek, Konstantinopla'ko pa– triarka, Mikel Zerulario gotzaia, eskomunikatu zuan. Eta orra, Mikel Zerulario patriarkak burua makur– tu ta apaldu gabe, oillartu egin zan. Eta berak ere, be– re aldetik, Aita Santuaren Ordezkaria eskomunikatu. Eta orduezkeroztik berezirik egon izan dira Erroma ta Konstantinopla. Noizpait batu egin ziran; baifia denpora gutxira– ko. Eta 900 urtez, bata besteagandik urruti bizi izan dira. 23-garren Yon'ek Batzar au asmatu zuan, bata– suna gertatzeko ; ortarako bideak urratzeko ; ta az– kenez burutzeko. Eta 6-garren Paul'ek orain gibeleratu du, 1054-an Erroma'k Konstantinopla'ren aurka emandako esko– munikazioa. Baita Konstantinopla'ko patriarkak ere atzeratu, orduan Konstantinopla'k Aita Santuaren Or– dezkariaren aurka emandako eskomunikazioa. "Olaxet, "So Egilea" idazle arraiak idatzi zuanez Baiona'ko "Herria'n ", olaxet Konstantinople, Erro– ma'n zen (egun orretan); Erroma, Konstantinoplen. Erromak eta Konstantinoplek iduri zuten bi neskatxa~ 328
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz