BCCCAP00000000000000000001233
Asieran oso bakan. Gero berriz, andiko edo emendiko gotzaiak eskatzen asi zirala-ta, geroago ta errezago ematen zituan. Batzar-mezara yoateko baimena ere eman zien egunka– ridazleai, egun batzuetan baiatzat. Egunkaridazleak berriz, ortaz pozturik, yaunartzen ere asi ziran mezaren erdian. Olako batean, egun batez, emakume bat ere agertu zan yaunartzera zioaztenen artean. Oraifiik etzan emakumezkorik , bat ere Batzarrera sartua (1). Eta Batzar-Zadorlaritza kon– turatu zanean, etzitzaiola atsegin aditzera eman zuan. · Bildur zan, egunkarigilleai emandako baimena aitzaki be– zela arrorik, emakumezkoak geroago ta geiago asiko zirala etortzen; ta bear bada, baita monjatxoak er~. Orra zergatik Zadorlaritza estu ibilli zan, emakumezkoai yoatera uzten. Ala ere, bereiztasunik ez egiteko euren arteko gizonezko ta emakumezkoetan, eskatu zuten egunkarilariek. olako "yoaten utsi"-papera bereala eman zioten bei.n da betiko, berri osoak zabaltzeko mundu barrena egunk=i =ren bidez. (1) Vietnam-eko lendakari Ngo-Dinh-Diem eta bere anai Ngo– Dinh-Nhu, biek il zituzten 1963-gnko Azilleko matxinadun. Biak ziran katoliku sutsu, egiazko katolikuak. Lenengo hura, ezkonga– bea; beste big=ena ezkondua. Orra ba onen anderea, alargun gelditu ~zolarik,: Erroma'ra etorri .zan bere umetxoekin. Umetxo orrei– tako batek olako Batzar-meza batean egin zuan lenengo yaunar– tzea. Ala ere, "Nhu" andereari berari etzioten utzi barrura sar– tzen, meza entzutera. Orretaz arriturik "Nhu" andereak esan zuan, Eliza emakumeetaz oartzen danean, bereala Ebaz oroitu oi da, Maria Birjinaz oroitu be=ean. (Ik. A. Wenger, 2-eme S., 238- 239 orri). 31
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz