BCCCAP00000000000000000001233

alde ta aldi oro, egin izan zaien yazarpena ; ez ordea politikazko arrazoinketa ta zioakaitik. b) Bidenabar, edozein yendeei egin oi zaien yazarpen oro ere gai– tzesten duala. Onela ipini ezkero, uste zuten Eliz-Gurasoek, inork ere etzuela olako erabakian politikarik ikusiko. Ta ain zuzen ere, azalmena oiukatu ta argitara zanean, etzan iskanbillik ta beste ezer ere izan, Elizaren aur– ka, arabiar leterrietan. "Eliza ta kristau eztiran erlijioak" gaiaren Ba– tzorde-burua, Austria, Biena'ko Koenig kardenala zan. Baina judutarren zatia Batasun-zadorlaritzaren kontu egon izan zan beti. Gaiaren "kristau eztiran erlijioak", Sorkaldekoak dira : Islamismoa, Budismoa, Hinduismoa, t. a. Erli– jio orreik, guztiek ba omen dituzte euren bikainta– sunak. Ta Islamismoaren yainko-bakar dala sinistea (1), Budismo-yarraitzailleen apalak izatea ta Hinduista di– ranen barreneko bizitza, aipatu zituan Koenig karde– nalak. Azalmenak begirune ta gogo ona erakusten die erlijio arrei; ta judutarrei, batik-bat, maitasun ta on– ginai sakon, berezia. 1965'gnko Urrillaren 25-an oniritzia izan zan azal– men osoa. 2.023 autarki-emaille ziraia, 1763'k baiz– koa eman zuten; 250'ek ezezkoa; ta galduak 10. (1) Monoteismo, "monotheisme". 325

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz