BCCCAP00000000000000000001233
Baina Sorkalde'ko patriarkak eta gotzaiek etzuten, inolaz ere, nai judutarren eztabaida ori Batzarrean era– biltzea. Batzarrak gai ori erabilli ezkero, eta nola edo ala judutarrei begirune ta onginaia erakutsi ezkero, arabiar yendeek ta leterriek politika-yoera emango ziotela: Elizak ere, "Israel" leterria ezagutu gogo zua– la, alegia. Orregatik, Elizari aurka gogorra ta ankerra egingo ziotela; ta lurbira barrena sakabanaturik dauden ara– biarrak, milloika diranak, iskanbilla, naspilla ta na– haste txarrak sortaraziko zizkiotela Elizari. Orrega– tik, obe . zala Batzarrean ez erabiltzea auzi ori. Ori zioten Sorkalde'ko patriarka ta gotzai katolikuek, ez euren izenean bakarrik; geiago oranik, Ortodosoen ta gainerako kristau diran erlijioetako jerarkiaren ize– nean ; baita, azkenez, arabitarren !eterri ta yende guz– tien izenean ere bai. Eta alde batetik etzutela naiko batarik izan ; ta bes– tetik sorkaldetarrak ain gogor zeudela, 2-garrenean erabakirik artu gabe, 3-garrenerako utzi zuten. Ikusi liburu onen 89 orrialdetik 92-garren orrialderaino. 3-garren Aldirako, sorkaldetarrak, orainik, obeto gertaturik etorri ziran ihardokitzeko ; eta bein da be– rriz ta eun bider ere, "ezetz" erantzuten zioten gaiari. Ta euren "ezetza" onela azaldu oi zuten, geienean beintzat: "Berriro gatozkizue yakiten ematera, guk eztegula ezer juduen erdaren aurka, ezta juduen erlijioaren aurka. 322
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz