BCCCAP00000000000000000001233
Ta ola azirik ta eraturik dauden gazteak, aldez, lan bikainagoa ta serbitzu baliotsuagoa egin dezakete egin mundu guztirako ; ta aldez, Yainkoaren erri– erdian ta artean, Kristo'ren ta Elizaren irakatsien gar– bitasun ta agiri argi-dirdiratsuak agertu ditezke bene– benetan. Eta teolojiarik irakasten ezpadadi Goi-Ikastola orreitan, onela edo bestela, nolabait bederen, bereziz– ko irakastaldiak atondu bear dira, lur-yakiturien ta goi-yakiturien ikastea ta arkitu berriak, batera ta beti aurrera yoan ditezen, 4. Elizaren eskugoak katoliku eztiran ikastoletan. Asieran idatzi degunez, gai onek, lenengotan, "Ka– toliku-ikastolak" izen-burua zeukan. Baina katolikue– tarik geienak !eterri-ikastoletara yoan oi dirala, ezta– baidetan konturatu ziranean, izen-buru zaharra ken– du; ta berria, "Kristau-aziera" alegia, ipini zioten. Eta izena ondo aldatua dago benetan. Elizak ikasle danak, kristauki, azi bear baiditu : ez bakarrik katoliku ikastoletara oi doazenak, baita bes– teak ere berdin-berdin, katoliku eztiran ikastoletara oi doazenak ere. Baiki. Kristau <liran guztiak, Elizaren seme-alabak dira. Beraz, Elizak areikiko bai eginbearrak, bai es– kugoak oi ditu. Eta betebearrik lenengoetakoa, orixe da : areik guztiak kristauki aztea, gizon prestu, balio dutenak ta kristau egiazkoak izan ditezen. 319'
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz