BCCCAP00000000000000000001233
dute bai berezko yakituri ta yakintzetan, baita erlijioz– koan ere; baita leterri-titulodunak izan bear dute. Ta ikasleen gurasoekin ere bat izan bear dute ; ta naiz mutillen ta naiz neskatoen aziera nolakoa izan bear duan, areikin erabaki bear dute. Ta ikasteak amaitu ondorean, ikasle izan diranekin alkartasunak egin ditzatela; ta irakatsi dizaietela al– karrizketak izaten, ez bakarrik alkarren artean, bai– ta ere, ta bereziki, Elizaren ta gizartearen artean. Ira– kasleen olako eginbidea, apostolutza da, gure egune– tan ain bear-bearresko dana; ta, bide nabar, gizar– teari egiten zaion serbitzu aundi- aundia. T a gurasoei ere aolkatzen die (Batzarrak), euren umeak olako ikastoletara ta olako irakasleakana igor– tzeko, al <lanean beintzat; ta egin.aletan laguntzeko olako ikastolai ta olako irakasleai. Ta Elizaren ikasto– la orreik gora aundia emango diote bakoitzaren kon– tzientzi-askatasunari; eta gurasoen eskubideak zain– tzeari; ta erritarrentzako yakintasunaren aurrerape– nari. B. Goi-maillako Ikastolak ta Ikas-Saillak (1) ere iza– teko. Baifia ez bakarrik, lenen ta bigarren maillako ikastoletarako, baita Goi-maillako ikastolak ta Ikas– Saillak izateko ta zuzentzeko eskugoa ere badu Eli– zak. Ta Goi-Ikastola orreitan, adimena garatuz ta aziz doan bezela, erlijio-yakintasuna ere, batera ta ber– dinez, geituz yoan bear da. (1) Ikas-Saillak: Facultad, "Faculte". 318
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz