BCCCAP00000000000000000001233
ta bir-yaiyoak izan ziran. Ta ola, lenengoz, aitaren ta amaren seme-alabak ziranak, gero baita Elizaren se– me alabak ere egin ziran. Orra ba, aitaren ta amaren ikaspide onez, irakatsiz ta esan ta esanez, lenengo urteetatik, etxe-barnean ber– tan oitura onak artzen eta Jainkoa ta etxeko lagunak maitatzen asi bear dute umetxoak. Etxe barruan dira, lenengo saioak egin bearrak. Gero etxetik at, errira atera oi diranean, bear dan bezelako giza-legea bete dezaten; ta kristau eredu ta Yainkoaren gizon ager ditezen guztien aurrean ta Yainko-erriaren erdian. 3. Elizaren eskugoa A. Ikastolak izateko. Batzarrak gaiari izena alda– tu bazion ere, goian adiarazi degun bezela, etzuan esan nai orrekin inondik ta inolaz ere, katoliku ikastolak idikitzeko eskugoa, ere, uzten zuala. Ez orixe. Ta ain zuzen ere, eztabaida onetan sartu zirelarik, laster ezagun zan, gotzaiek Elizaren eskugo ori, gauza oroen gainetik, garai atera nai zutela, lete– rri-eskugoen ta egin bearren kontu aundirik euki ba– rik. Etzan arritzeko ere, Batzarra orretarako egina bai-zan, Elizaren izakera, egin-bearrak ta eskugoak adi– tzera ta yakitera emateko, alegia. Baiki, Elizak ikastolak idikitzeko ta zuzentzeko eskugoa du. 316
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz