BCCCAP00000000000000000001233
2. a) Kristau-aziera. Aurren-aurrena, A. Wenger'ek diona diogu guk ere : "kristau-azierazko" gaia, alde guztietarako on ta egoki ditekena, zail-zail dala egi– tea. Ikastola ta irakasteari buruzko azi-orrazi ta noiz– nolak, lekuetatik lekuetara, oso ezberdinak diralako. Ala ere, euren yakituri ta oar-ikasiz alkarrizketak izan-ta, Eliz-Gurasoek gai onetan artu zuten yoera, alik eta argiena azaltzera aleginduko naiz. b) Lenengo: "Gurasoen eginbearra ta eskubi– dea". Gurasoek eman die umetxoai bizitza. Ortik datozkie gurasoei ere umetxoenganako bai betebea– rrak, bai eskubideak. Ortik ere, umetxoak nahi dituz– ten bezela azteko, aldez eskugoa, aldez betebearra, inoren eragozpenik gabe. Umetxoen lenengo ikastola, sendia da. Ta ikastola orrek utsaldiak ta okerrak ta akatsak baldin baditza, umetxo arreiri etzaizkie akatsok bizitza osoan kendu– ko, ezta okerrak aztertuko, ezta utsaldiak beteko. Umearen zentzuna, etxean entzuna ta Umearen ikasia, etxean ikusia. Euskerazko esaera argi, mamitsu ta zoragarriak ! Yainkoarekiko ta urkoarekiko giro maitaria sortu ta moldatu bear dute gurasoek:, etxe-barnean ta ume– txoen inguruan. Yende txiki orreik, mundura etorri-ta bereala, Espiritu Santuaz ta bataio-uraz bir-sortuak 315
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz