BCCCAP00000000000000000001233

rua, Mixioetara banatzeko lantegia bakarrik eztedilla izan, zion. Beste zerbait baizik, Mixioen lana zuzentzeko ta bi– ziarazteko eragillea; gaurko munduaren yakintza ta lanbideen kontu ondo dakiana; ta gogoen zaintzeari buruzko bideen ezaguera argia izango duana. Eta, orretarako, Mixioekin ta mixiolariekin ere ar-emanak izan bear dituana. Esaten zan ere, zuzenkizun asko egozten zizkiotela Batzordearen txostenari Eliz Gurasoek. 400 zuzen– kizun ziraia gutxi gora bera. Ala ere etzekiten zihur zeinbat ziran. Azkenez, iru zuzenkizun oneik oniritzirik, gaiari amaiera eman zioten : l. 0 Mixioen Zabalkunde-Kongregazioko kideak, aldi batekoak izango dirala, ez betikoak, ordea. 2.° Kide orreik, gotzai-yardunek aurkeztuko dituz– tela. Eta Aita Santuak ere izendatuko dituala batzuek bere aldetik. Gotzai-yardunek berriz, guztiek ez dituz– tela izango euren ordezkariak. Baina kideak ezpaitira betikoak izango, aldizkatuz yoan ditezkela gotzai-yar– dunen ordezkariak. 3. 0 Ordezkari orrein egitekoa, beti ere, aolkua ematea izango dala ; baina eztutela autarkia emateko eskubiderik izango. 306

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz