BCCCAP00000000000000000001233

Meza Etiopia'ko gotzai batek esan zuan etiopiar az– turan. Eta Batikano'ko uri barruan oi dauden, Etio– piako apaizgaiak berarizko afrikar kantak abestu. Meza ondorean, 6-garren Paul mai-burura igo zan; ta eseri, eskui-aldean Tisserant ta ezker-aldean Tappouni kardenalak zituala. Ebangelio Deuna al– dare gainean, tronuan bezela, ezarri zutelarik, Aita Santuak berak irakurri ta esan zuan "Adsumus" otoi– tza. Eta bereala bere mintzaldia egin Batzarrari: Ene anai maiteok, esan zien Eliz-Gurasoei, aldez, zuekin batean egon-nai nuala, orra gaurko egun au aukeratu det zuengana etortzeko, gaur erabilli bear dezuten "Eliza Mixiolari" gaia, garrantzi-garrantzidu– na datako. Orainik ere, ozen ta argi entzuten bezela gaude, Pedro-ren ondorengo geran gure hiotzetan ta Apos– toluen oinordeko zeraten zuen hiotzetan, Y esukristo gure Y aunaren itz areik: "zoazte mundu guztira, yen– de oroei Berri-Ona aldarrikatzera. Batzarrari dagokio: bide berriak ebagitea ta era be– rriak asmatzea ta indar berriak sortaraztea, munduko luze-zabaleran Kristo'ren "Berri-Ona", eragite azka– rragoaz ta ondoregilleagoaz, edatzeko ta zabaltzeko. "Eliza Mixiolari"-gaia ikusiz egon naizela, ainbat eta ainbat ga1,1,za goresgarri-goresgarriak arkitu ditut, bai barruko mamiz baita andanaz ta ondozkamenaz. Txostena errazki oniritzirik igaroa izango dala, us– te degu, nai-ta nai-ez beti oi diran zuzenkizunetaz badadi ere. 301

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz