BCCCAP00000000000000000001233

gutzeko. Ba besteak beste, gaiak 79 ta 81 ta 82 ba– koitzetan dionez, guda norberaren eskugoa zaintzeko <lanean, eztu gaitzesten, zillegi dala esaten baitio". Eskutitz au yakin-da, Spellman kardenala ta Shehan gongotzaia, biak ipar-amerikarrak, gaiari baietza ema– tera etorri ziran. Eta gainera besteai ere oiu egiten zien, baiezkoa emateko. Eta Negillaren 6-an, 13-garren gai osoa autarki– tua izan zan. Autarki-emalleak: 2373 (inoiz baitio geiago bear bada). Baietz esan zutenak, 2111; ezetz, 25 l'ak; ta galduak, 11. Auxe izan zan azkeneko Bilkura Nagu– sia; ta Batzarra asi zanetik, 168-garrena. Pakearen ta gudaren ikasgai au, aldiak aldatuz doa– zen garaian eginik dagoela, erraz ezagutzen da : aldi baten amaiera ta beste berri baten asiera dala, argi ikusten da. Datozken aldietan, Batzarraren irakatsien eragieraz ta ekinaz, bai guda bera, baita guda egiteko iskilloak ta gainerako bideak, gogorrago gaitzetsiak izango di– ra; ta leterriak ez oi dira erabiltzera ausartuko ere. Batez ere, 6-garren Paul Aita Santuak, Leterri Batuen bilkuran, mundu guztiari esandako itz areik, "ez geia– go gudarik emendik aurrera", birritan esanak, inda– rra izango dute. Orregatik ezta erraz izango guda be– rririk sortzea ta egitea. Beraz, Batzarraren "uztarik ederrena, sagarrik onena ta fruturik gozoena", 13-garren gaia izan da– la, asieran ondo idatzita dago. 299

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz