BCCCAP00000000000000000001233
Ancel Lyon'go gotzai laguntari Ancel yaunak esku-sartze entzutetsua izan zuan "pakeari ta gudari" buruz~ Oraingoan Batzarrera aurkeztu duan ideia, igaz ere azaldu izan zuan. Baifia, orduan etzioten onartu, ame– tsetan ziarduela, ameskeri bat zala berak ziona, esan zioten. Baina, gaur egunean ideiak arin-arin baitabiltz ta arin-arin baitoaz, igazko batzarralditik oraingora bi– de aundi ta luzea egin da, ta arin-arin gero. Ta igaz ameskeria iruditu zitzaiena, eurten berriz, guda uxatze– ko ta urruntzeko, bide bakarra iruditu izan zitzaien. "Pakearen ta gudaren" eztabaida au izan da, Ba– tzarreko aundienetariko ta garrantzitsuenetariko bat. Ona emen bi ataletan Ancel yaunaren ideia : 1. Gizadiaren onak eskatzen du, leterriek guda, alde bat utzi dezatela bein da betiko. 2. Ortarako bearrezko da, leterrien arteko al– kartasuna egitea. Ta alkartasun orrek !eterri bakoitzaren, baita ere guztien gaindiko agintea izan bear du; ta aginteare– kin batez, baita ere gudak galazteko bear diran bi– deak, esaterako gudaloztea, iskilloak, t. a. Onek eztu esan nai, eztegula maite bear gure abe– rria. Alderantzi, aberria maitatzea ez bakarrik zillegi, baita gure kontzientziak beartzen gaituen gauza da. Baina maitasun arrek berak eragin bear digu, abe– rriarentzako onuratsuena ta bikainena billatzea : au 295
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz