BCCCAP00000000000000000001233
ko ". (" Pacem in terris" enziklikan). Eta "ez geiago gudarik emendik aurrera. Auziak, alkarrizketa bidez, konpondu bear dira". {6-garren Paul'en berbak Leterri Batuen aretoan). Eta Paul Aita Santuaren berbaldi osoa, Batzarreko gauza bezela, Batzar-liburuan sartu bear zala, esaten zuan. Aljeria'ko "Duval" kardenalak ere berdin, ots egi– naz : a) "dagiegun (1) dei larria gobernu-agintari guztiei, gudaren arriskua urrun dezaten errien arte– tik". b) "baita yakitunei ta ludiko gizon oroei, alegin– du ditezen pakearen alde lan egiten". Eta Dom Buttler, Inglaterra'ko Beneditanoen Bu– ruzagiak ere berdin : "aberriarekiko maitasun-kontuan danok amor eman bear degula, zerbaitean bederen, leterrien arteko alkartasunaren onez. Ori ludiko gi– zarte osoaren onerako, pakearen onerako alegia, eto– rriko dala ". Ottaviani kardenalak berak ere berdin: "guda de– bekatua izan bear dala erabat eta betiko. Poz-pozik atxikitzen natzaio xede ta asmo orreri. Eta nai-nai– nai det, ludiko leterrien arteko batasuna, batasun orren erdian Kristo'ren pakea ditekela nagusi". Eskuzarta bero- beroz txalotu zuten. Eta Inglaterra'ko, Liverpool'eko Beek gotzaiak go– gora ekarri zien Abai : "guda danean, !eterri-aginta– riek ezin dezaioketela inori ere agindu, norberaren kontzientziaren aurka egiteko. Erlijio-askatasunak es– katzen duan gauza dala ori". (1) Dagiegun: egin dezaiegun. 294
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz