BCCCAP00000000000000000001233
"Baita leterrien arteko alkartasuna eraltzeko, laguntza ta eskua eman bear luke !eterri bakoitzak. Eginalak egin bear ditugu, inork ere indarrik ken eztezaion alako alkartasunari, inork ere kalterik egin eztezaion. "Kalte egiten zaio, igaro aldietan leterriek ain gogor aldeztu oi zuten beregaintasuna, gaur berriz ere, piztu nai izanaz beinolako geiegikerian ta gogorkerian. Alkartasuna egiteko ta begiratzeko, norberaren beregaintasunetik zerbait utzi bear da nai-ta nai-ez. "Kalte egin dakioke ere, arein aitzi idatziz, edo itz eginaz, edo egitez; baita arreri laguntzeko axolagabekeriz. Geiago ere esan zuan : "Kontzientziak ezetz (1) esaten dienean, eztaude gu– dariak bearturik gudal-agindua betetzera; alderantzi, kon– tzientziaren aieru ta eskakizunari yarrai dezaiokete. "Eta batu bear dira katolikuak beste erlijioa dutenekin ta "bortxarik-ez" (2) gogaia zabaldu oi dutenekin. Ta guz– tiek baturik ta alkarturik, pakea landatu ta indartu ta sendotu ta betirako tinko yarri bear dute gizartean". Ori da esan zuanaren laburpentxoa (3). Eliz-Gurasoetatik andana luzeak itz egin zuan; eta <lanak oldozkera berdina garatu zuten. Ola "Lienart" kardenalak, 23-garren Yon ta 6-ga– rren Paul, Aita Santu bien itzetan tink eginaz : "gaur– ko gudak eztute balio norberaren eskugoak begiratze- (]) Kontzientziak "ezetz": objecci6n de conciencia, "objection de conscience". (2) "Bortxarik-ez": no-violencia. "non-violence". (3) A. Wenger, "Vatican 11". 4-eme S., 363 t. a. orrldtn. 293
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz