BCCCAP00000000000000000001233

artako Bilkuran, (Batzarra asi zanetik 143-garrena) aomen dirdiratsuko kardenalak ta gotzaiak itz egin, ta <lanok ortara zetozen : guda gogor-gogor gai– tzestera. Guda legetik at ipintzea, iritxi bear dala munduan. Kanada'ko "Leger" kardenala, besteak beste, onela mintzatu zan: "Yendeak millaka ta milloika begi-begira dagozkigu guri, "II-garren Batikano" Batzarra egiten diardugunoi. Yende areik nai lukete, Elizak aleginak egitea gudaren arriskua urruntzeko lur-gainetik ta pakearen zoria ekarri ta tinki yartzeko ludi gainean. "Uste det Batzarrak, argi ta garbi, yokatu bear duela, guda zalantzik gabe ta aundian gaitzetsiz. Orain arteko li– buruetan, or ibilli izan dira, guda, batzuetan zillegi ; ta bes– te batzutan, ordea, eztala, esaten. Baina gaurko egunean ez gaitezke olakoetan gelditu; ez gaitezke, alegia, guda zille– gi dan ala ez-ko zeziotan gelditu, kontu euki barik guda egiten dan bide, iskillo ta gainerakoetaz. "Batzarrak eluke gelditu bear, gudaren inguru egin izan diran alako yakintasun-eztabaidetan; baizik, egiteko-mai– llara yetxiz, garbi-garbi ta tinko gaitzetsi bear luke guda oro. "Eta ez gaitzetsi gaingiroki ta aundizka bakarrik; baizik era egokian azalduz ta yakitera emanez, gudak ekarri dituan era guztietariko zoritxarrak ta ondamenak ta negargarriak lurbira osora". Orduan itz laburretan onela esan zuan : "Gaurko guduak ez oi dute balio, zapalduak izan diran eskubideak, berriz goratzeko ta begiratzeko. Zaindu ta be– giratu ordez, suntsitu ta ezereztatu egiten dituzte. Au da, gaurko gudu berriok eztute balio eskugoak aldezteko : dana ondaturik ta galdurik uzten dutelako. 292

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz