BCCCAP00000000000000000001233
4 PAKEA TA GUDA Ezkontzari buruzko eztabaidan ziarduten bitartean, Eliz-Gurasoak begi, belarri ta biotzak "New-York"-al– dera zituzten, adi-adi, zuzenduak. Aita Santua ara yoa– na bai-zan, Leterri Batuen aurrean berba egiteko. Eta orra, andik itzuliz, Aita Santua zekarren egaz– kiiiak Erroma'ko lurra yoten zuan une ber-berean, orra orduan bertan, muturra artzen zioten Eliz-Gura– soak "pake ta guda" ikasgaiari. Urrillak bost; astearte; eta Batzarrean 142-garren Bilkura Nagusia. Bilkura onen azkenean, yadanik izan ziran esku-sartze bat edo beste gudaz ta pakeaz. Baifia ganora gabekoak ta gatz gabeak. Ba, orduan bertan bai-zetorren 6-garren Paul Batzarrera, Eliz– Gurasoen gana, lpar-Ameriketatik itzuliz. Urrengo egunean, Urrillak sei, asi ziran, alegia, egiazko eskatimak ta etiketak. Batzordeak bere txostenean onela zion : "Gaur eguneko gudak, uri ta errialde ta beroietako bizi-la– gunak ezabatu ta ezereztu oi dituztenak, Yainkoari ta gizonei iraintzen dien dongakeria (1) dira. Beraz, za– lantzik gabe ta gogor gainera, gaitzetsi bear dira". Gogai ori zegoen eta dago Kostituzioan. Ta egun (1) Dongakeria (B): maldad, "mechancete". Donga (Be): mal– vado, sin reclitud, "mechant, sans droiture". 291
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz