BCCCAP00000000000000000001233
goan bitartean, eragozpen ta ez-egokiak beti izango dirala, nai-ta nai-ez" (1). Euskalerrian ezpaita olako ezkontzarik, geiagorik esan gabe, goazen aurrera. Umetxo ugari dituzten sendiak. Eta ezkontzaren ikasgaia burutzeko, umetxo asko duten sendien gores– menean lerro batzu idatzi nai ditut. Umetxoak, ezkontideak nai duten neurrian izan ditzaketela esateak, eztu esan nai, umetxo ugari du– ten sendiak eztirela bereziki goresgarri. Orreik, ume– txo ugari duten sendiak alegia, munduko lorategirik ederrenak baitira. Ta loreok, aur bakoitzak alegia, aitari ta amari "aita" ta "ama" deitzea ta deitzen entzutea bezelako gauza ederrik, non ta nola ... ?! Umetxo orreik, gurasoen aragiaren aragi, odolaren odol, espirituaren espiritu ta ezurren ezur, au da gura– soen euren luzapen bat oi dira. Poz-pozgarria bene-be– netan gurasoentzat . . . ! Eta orain emen lurrean bezela, gero zeruko zorio– nean ere aitari "aita" ta amari "ama" deituko diote, zorion osoaren itxaso zabal, sakonaren erdian poz– pozten egongo diranean. Ta ori izango da betiko zorionaren zati eder-eder bat gurasoentzat... ! (1) "La Croix", 31 aout 1966, 3-garren orr. 290
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz