BCCCAP00000000000000000001233

dagoanez, yadanik amaituta dagoala ; baita beste be– gitarte ta alderdietan ere aztertu ta arakatu ta argitu bear dala. Ta orduan amaituko dala". Enborra ere, ez bakarrik bere hiotzean, baita ere bere adar ta adartxoetan ta zilletan aztertu-ta dagoa– nean, orduan bakarrik oi dago, osotoro ikusia, ondo ezagutua ta yakina (1). Beraz, orain.ik pizka bat itxoin bear dala, Elizaren iritzia ta irakatsia yakin arte... Ezkontza nahasiak Ezkontza nahasiak bi eratakoak oi dira : a) Kato– liku bat, bataiatu gabeakin, au da siniste gabeakin, ez: kontzea. b) Bataiatuakin ezkondu bai; baina kato– liku eztanakin, esate baterako protestanteakin, orto– dosoakin, t. a. Lenengo ezkontza areik inbalidoak dira, izan, Eli– zaren aurrean. Baina gotzai yaunei baimena eskatu ; ta baldintzak beteko zituztelako ustea zanean, orduan baimena eman; ta ezkontzen ziran. Baina beti ere, beste auxe izaten zan onena ; ta al zanean, egin ere, ola egiten zan. Katoliku etzanak, ez– ta kristau ere etzala, sinisgabea alegia, katolikuakin ezkondu nai zualarik, lenengoz kristau-ikaspidea ika– si zati luzean; ikasi-ta gero, bataiatu; eta bataiatu-ta (1) "La Croix", 8 novembre 1966, 4-garren orr. 288

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz