BCCCAP00000000000000000001233
rrantzitsu-garrantzitsuena, yaiotze berrien neurriratze– kontua da, egungo egunean yendeek aoz-ao oi dara– biltena. Ea "pildorak" erabilli <litezken ala ez, ezkontide biak nai duten neurrian, yaiotze berriak ondozkatzeko ta neurriratzeko. Batzarrean erabilli zuten, zerbait, ara– zo au; baina erabakirik artu gabe, 6-garren Paul Aita Santuaren esku utzi zuten, azken neurriak tinkotzea ta oiuzkatzea. Batzar-Abak ondo-ondo zezaguten (1) aldez 6- garren Paul'en yakituri goi-sakon ta luze-zabala, al– dez 6-garren Paul'ek erabaki garrantzitsurik artu bai– fio len, berezizko yakitunei galderak zeatz-zeatz egi– ten dizkiela. Ta ondo yakin-da gero, erabakiak ar– tzen dituala. Ta orregatik pozik ta patxadan utzi zuten ikasgai zail ori, Aita Santuaren eskuetan. Ta ain zuzen ere, gogo-gogoz artu zuan, artu, Aita Santuak bere gain arazo ori. Eta aurren-aurrena Batzorde berezia izen– datu zuan, ikasteak ta araketak egiteko. Ta gai orreri dagozkion era orotariko ta ludi guz– tiko yakintsuak sartu zituan Batzordera : teologoak, filosofoak, demografoak, sikiatrak, sikologoak, jine– kologoak, moralistak, soziologoak, sendagilleak, t. a. : era orotarikoak ta leku guztietarikoak, bai lai– koak, bai apaizak, baita erlijiosoak. Eta asieratik bertatik irurogei batzorkide baino (1) Zezaguten: ezagutzen zuten. 283
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz