BCCCAP00000000000000000001233
tide errurik gabea utzia zanean, bizi-alarguntzan (1) bizitzea beartu gabe, beste batekin yoateko ta ezkontzeko azke iza– ten zala. Ola dala ekandua Sorkaldeko eliz ortodoso batzuetan. Eta ekandu ori Eliz katolikura ere edatzea, on litzakela ". Auxe izan zan egun areitan, aundian ta agerian, aotik aora, ibilli izan zan mar-marra ta esamesa ba– tzar-yendeen artean ta paperetan ere. Eta bein da berriz, birritan ta irutan zuzendu bear izan zuan Zoghby gotzaiak bere esana. Orren berri ematean, burutazio au ekarri zuan goian aipatutako "Noel Copin" idazle laikoak: "Batzarrean dagoen itz egiteko askatasuna ene begiz ikus– tean ta ene belarriz entzutean, poz-poztu egiten nintzala esango al det... ? Argi-argi ageri baitzan, Batzarra alako zer– bait bizi-bizia zala ta azke ta indartsu mugitzen zala ta zebillela ... "Baiiia zeinbat emakume ta gizon zoritxarrekoagoak izan– go lirake, itxaropen ustela balute, egunen batez ezkontza autsi ta besteen batekin ezkondu litezkela, alperrik uste izango balukete ... ! ! Eta gainera, ezkontza ezin autsia dala ondo dakitenak ere, emendik aurrerontzean ezkontza-sa– kramentuak ere baduela bere utsa; eta noizpait autsi egin ditekela, ez ote lukete uste izango ... ? (2) ". Suiza'ko Journet kardena! teologo ospetsuak, Fran– tzi'ko "Maritain" filosofoarekin yakintasun-gaietan (1) Bizi-alargun: esposos divorciados, lit: viudos en vida, "epoux divorces, lit: veufs vivants". (2) "La Croix", 3, 4, octobre 1965, "Le Bloc-Notes" de Noel Copin. 279
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz