BCCCAP00000000000000000001233

gezurrak ta deabrukeriak erabilliz ... ! Ta euren bu– ruak aldezteko eskubiderik ere ez utziz ... ! ! Gaxoak etxagunak ta ondasundunak, komunistek Txina'z ya– betu-ta, bereala legetik at (1) arkitu bai ziran ... ! Hein onetara iritxi naizela, Austria-Biena'ko gon– gotzai ta "Sinisgabeentzako Zadorlaritzaren" buru dan "Koenig" kartenalak esan zituanak datozkit bu– rura: "Marsista yainko-ukatzalleen artean, erlijioari buruzko arazoetan zer edo zer aldatu dala ageri da Frantzia'n, Italia'n ta Yugoslabia'n. "Egungo egunean badira marsista batzu, katolikuekin ba– tera lan egin nai dutenak; ta egiazko marsista diralarik, egi– iialak egin oi dituzte, katolikuekin pakean ta lankidetasu– nean bizi ditekela, mundu guztiari adiarazteko" (2). Beste alde berriz, Txinako nere leku areitan nola yazartzen zituzten etxagunak ta ondasundunak gogo– ratuz, Wysynski kardenalaren berbak datozkit gomu– tera: Berdin gaitzetsi bear lituzke Elizak kapitalismoa ta ko– munismoa, batak ta besteak, biek, lur-ondasunak gizonaren gaindik ipini oi dituztelako (3). Eta komunisten artean irabazitako oarrikasia kon– tuan eukiz, neroni ere ausartuko nintzaioke komunis– ta bateri esatera : "zu diktadura "zurien" aurka ain gogor zaudela, zergatik etzaude, era berean, diktadura "gorrien" aurka ere... ? (1) Legetik at: fuera de ley, "hors la lei". (2) "La Croix", 27 octobre 1965. (3) A. Wenger. "Vatican II", 4-eme S., 258 orldn. 274

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz