BCCCAP00000000000000000001233

Eta gobernu komunistak nengoen lekura igorritako ordezkari batek, deabrua bezin gaiztoa zanak (1), ne– kazari guztiak batzarrera deitu-ta onela solas egiten zien : "Zer uste dezute zuek ba, gu ain zozo ta leloak gerala, erlijioaren aurka yoateko ... ? Ez. Guk nai de– guna "erriaren" ona da. Baina erlijioa errian barrena zabaltzen dabiltzenak, orreik erriari loarazi egiten dio– te, ez yeikitzeko. Ta orregatik goaz gu erlijioaren aur– ka, ez bestegatik. "Gainera erlijioari aurka egitea, yarraitzen zuan, guk bururik ez izatea litzake. Ba erlijioa egiteetara– tzea, debekatu ezin <liteken gauza da. Esate baterako, kristau batek otoitz egin nai badeza, sorora edo baso– ra doanean ere, otoitz dagike; eta berdin, bere etxean, bere sendiarekin bakarrik dagoanean ere. "Orregatik, ez bildurrik izan; ta otoitz egin nai de– zazutenean, egin ba. Erlijiogatik pakean utziko zaituz– tegu, guri aitzi egiten ezpadiguzute". Orrela yokatu zuten komunistek nere kristauekin, ni arein menpe egon izan nintzan 17 urtetan. Ta orrela yokatu egunik beltzenetan ta txarrenetan. Ba izan ziran egun eder-eder, garbi-garbi, eguz– kitsuak. Onelako egun onetan esaten zidaten kris– tauak: "ondo-ondo erabiltzen gaituzten egun on– onok, gu enganatzeko dira". Orain, etxagunai ta ondasundunai, orrei bai artez– artez aitzi egiten zieten; ta aitzi egin, era orotariko (1) Ain zuzen ere, erriak "Satanas" izen gaiztoa ipini zion; la beti ize:1 orrez deitzen zuan. 273 18

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz