BCCCAP00000000000000000001233

Kristo'ren aldetik begiratuz ta gogoratuz aztertua ta ikasia izan bear zala. Bear bada, Eliza beregan bakarrik ikusiz ta ikasiz, berdintasun geiegia ipintzen genuela Elizaren ta Kris– to'ren artean. Orregatik Jesukristo'gandik zerbait al– dendu-ta genbiltzela. Berriro mamira ta hiotzera, au da Kristo'gana be– ragana yo bear degula. Onela, bigarren Aldiaren asieratik bertatik Kristo'- ri egiten zion bere maite-erakutsi bioz-biotzetikoa. Eta gero, Batzarraldiaren amaieran, aundian iragar– tzen zuan, Kristo yaio, bizi, lanean ibilli ta il zan le– kuetara, txangoan, yoan gogo zuala erromes. Ola asieratik azkeneraino, gogoeta batek ta maita– sun batek zerabillen bere biotza : Kristo gure Yau– nak, alegia. Eta Kristo ipiniz, Batzarraren oinarri ta erdi ta buru bezela; eta lan ta erabaki oroen elbuni ta yomuga bezela; Aita Santuak eliz-yokera ta yoka– bide' guztien gaindik ekin nai zuan. Eta bide orrez, irabazi ta beregana ta Eliz katolikoagana erakarri Ortodosoak ta Protestanteak. Alde batez Kristo goratzeko, Sorkaldetarrai ain eder zaien ta euren-eurena duten irudi hura, "Kristo Pantocrator" (Kristo Aloroduna) gaitzat arturik, ar– gi-argi ta dirdiraz azaldu zien. Beste aldez Protestanteai laket zaizkien solas bidez, Kristo'ren yaurgotasun (1) bakarra azaldu ta oiuztatu zuan. (1) Erregetza. 25

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz