BCCCAP00000000000000000001233

Pildain euskaldun gotzaiak Yendeen bizi beartsu ta landerra : orra, yainkogekeriaren sortzallea ta zabalbidea, esan zuan. "Marsistak eurek ere bat datoz, Suhard Paris'ko kardena– lak oiuztatzen zuan arekin : "ez geiago, besteentzako lan eginaz, bizi bearrik; danok, etxagun ta jabe". Gainera Pildain gotzai yaunak goi-ikastolak na1 zituan yoranez, yainkogekeria gezurtatzeko. Baita era batez, kapitalismo liberalaren gaitzeste argia nai zuan (1). Arrupe Abaren iritzia. Yosu-Lagundiaren Buru– zagi, Arrupe Abaren berbaldia, arretaz ta adi-adi, en– tzun zuten Eliz-Gurasoak. Arrupe Aba bilbotarra da. Batzarrean egiten zuan lenengo eskusartzea zan oraingo au. "13-garren gaiak yainkogekeriaz diona, 19-garren zen– bakian alegia, asmo onez idatzia dago; baina yakinkizune– ra geiegi begira ta yoten duana da, esan zuan. Gertatzen da– nera begiak zuzendu ezkero, laster kontura gaitezke, egune– ko mundua, dana, materialismoz betea ta asea dagoela. "Orra bada, materialismo ori urtzeko egin oi ditugun la– nak, banatuegiak ditugu noski. Beraz batera etorri bear de– gu danok. "1961-garren urtean, munduko eun lagunetatik 18 ziran katoliku. 1965-an berriz, eundik ez 18, 16 baino; au da, gutxiago. Geroztik animak zuzendu ta zaintzeko darabilz- (1) "La Croix", 29 septembre 1965, 4-grrn orrldn.-H. Fesquet, lib. aip., 890 orrldn. 264

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz