BCCCAP00000000000000000001233
koak yaio diralako erlijio gabeko gurasoengandik. Edo baita mundu oneko yakintzara ta beste arazoetara osotoro emanak egonaz, gizona Yainko gaberik aun– diago egiten dala ta nortasun garaiagoa irabazten due– la, uste dutelako. Ta alderdi biak alde bietako muturretara yoaten ziran. Erdian baziran ta badira ikaste sakon, goi ta ya– kintsu-yakintsuak. Esate baterako, "Maritain" frantzes filosofo entzutetsuak, lan ederrak ditu orretaz beraz eginak; ta argitara emanak. 6-garren Paul Aita Santuak berak ere bai, dala Mi– lan'go gongotzai izan zanean, dala Aita Santu izenda– tu-ta gero, argitara zuan "Ecclesiam suam" bere en– ziklika ederrean. Ala ere 13-garren gaiaren Batzordea laster, bildur– tu-ta bezela, geldi geratu zan, oinkadarik ezin eginaz aurrera. Batzorde onen buru, Frantzia Tolosa'ko gon– gotzai "Garrone" txit Agurgarria zan (1). Bearrik, Batzar-Abak etorri zitzaizkion, arin ta po– zik, laguntzera ta aurrerabidea eskeintzera. Ta geie– nak erdiko bidera yo zuten, alde bateko edo besteko ertzera yoan gaberik. 13-garren gaiaren Batzordeak, emen "yainkogekerian ", sinisgabeentzako Batzordea– rekin batez, lan egin zuan. (1) Orain Erroma'n dago, Aita Santuak ara deitu-la, an Aita Santuaren beraren ondoan, Eliz osorako, lan egiten, oarkizun oneik idazten ari naizen garaian, esan nai det. 259'
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz