BCCCAP00000000000000000001233
berria da Elizaren edestian (1). Orain arte izan <liran ogei Batzarretan, ezta erabilli izan onelako gairik ; ezta onelako eran ere. Ogei ta batgarren Batzar auxe da lenena, onelako arloa, bere gain artzea nai izan duana ; ta onez burutu nai duana. Asieran adiarazi degun hura, ondo dago zinez : "gai auxe izan dala Batzarreko lanik ederrena, bildu dan uztarik onena ta sagarrik umotu, gozoena". Pizkaka-pizkaka eldu gera gaiaren mamira bertara. Irugarren Aldian egin zizkioten oarkizun ta zuzen– kizunak kontuan eukirik, Batzordeak txosten berri, luzea egin zuala, idatzi degu yadanik. 15 egunez bildurik egon ziran batzarkideak Ari– zia'n ta Erroma'n, aztertu ta aztertu, ikasi ta ikasi. Ta Arizia'ko bilkuretara, ogei laiko baino geiago dei– tuak izan ziran, Batzordeari laguntzera etortzeko ta gaiari obekizunak iratxekitzeko. Ta 100 laikoei baino geiagoei iritzia eskatu izan zitzaien gainera. Ta izan ere, zezio ta erabaki askotan, laikoen iritziak gaillen ta garai atera izan ziran. Geroago berriz, Batzorde Naasiko (2) batzarkide guztiak batean zeudela, gaiaren bakoitzak (3 ), bana– ka-banaka, argi ta sakon aztertu zituzten. Ta batzarkide guztiak oniritzi zuten egindako txos– ten berri, luzea. Batek bakarrik ez. (1) '::desti: historia, "histoire", kondaira. (2) Batzorde Naasi: Comisi6n Mixta, "Commission Mixte". (3) 3akoitz: dealle, pormenor, paragrafo, "detail, paragraphe". 249
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz