BCCCAP00000000000000000001233

gia, gudua sortarazi nai duala. Areik biek, izatezkoa ta izatez-gaitikoa, ludia ta Eliza, alkargandik berezi ta urrundu nai dituala, bien artean etsaigo gogor ta ankerra yarriz betiko. Alatan, arei biei matrailleko ta sastada mingarria eman nai izan die. Ortik dator, komunismo marsistaren irakatsia : iza– tez-goitiko maillarik eztala, munduko bizitzak gerorik eztuela, itz batez Yainkorik eztala, Irazalerik ere ez ; ta munduko "materia" betikoa dala. Ortan datza komunismo marsistaren utsik aundie– na, egia-egiazko utsa; ez ordea onelako edo bestelako aldaketak edo erreformak burutu nai ditualakoan. Erreforma ta aldaketa arei buruz, alkarrizketak iduki ditzakegu; ta eraberritze ta azalberritze asko ta asko onartu ere <litezke. Baina goian esan degun lenengo uts artan, "Yain– korik eztala, "materia" betikoa dala, gure bizitzak gerorik eztuela ", oinarri bezela onartzen dituan gezu– rrezko irakatsi orreitan, ezin gera marsismoarekin batetara etorri, ezta alkarrizketak ta eleketak izan ere. Ortan ez. Baino komunisten ekintzan ta giza-lane– tan, ortan alkarrizketak antola <litezke. Baina ez bitez berotu iraurleak, mesedez. Ba burutazio orreri orainik zuzen-zuzen ari izango natzaio geroago, komunismoaren on ta txarrak adia– raziz. Orregatik, ezkoaz emen ortaz geiago idaztera. Gaia aurkeztu... 13-garren gaia, "Eliza gaurko mundu berrian", gai 248

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz